Enpresa
Gráficas Alzatek zinez uste du enpresak haietan lan egiten duten pertsonek egiten dituztela; horregatik, profesional-talde bat prestatu du zuri zerbitzu ezin hobea eskaini eta prozesu grafikoetan dituzun beharrei erantzuteko.
Gure bezeroaren nahiak erabat asebete nahi ditugu, eta horretarako kalitateko zerbitzu integral bat ematen dugu, prezio egokiarekin eta epeak beteta.
Makineria eta instalazioak
Aurreinprimatzea eta inprimatzea
Aurreinprimatze-prozesua ezinbestekoa da lan guztia garatzeko.
Makineria eguneratua dugu, baita prozesua ziurtatzeko prestatutako teknikariak ere.
Kontrol teknikoak, baita kalitatea aztertzekoak ere, egiten dizkiegu gure lan guztiei, modu ezin hobean egin direla ziurtatzeko.
Lanik txikiena edo handiena inprimatu dezakegu, offset moduan eta digitalean, eta horretarako 4 Heidelberg makina ditugu inprimatze-lanak egiteko:
- Heidelberg Quichmaster 2 kolore 34x46
- Heidelberg MOVP 4 kolore 48x65
- Heidelberg 102 zp 2 kolore 72x102
- Heidelberg Speedmaster SM 5 kolore 72x102
Azaleztatzea eta banaketa
Mota guztietako makineria dugu azaleztatze-lanetan edozein akabera eskaintzeko.
Ibilgailuak ditugu eta ospe handiko garraio-agentziekin lan egiten dugu lanak azkar eta modu bikainean emateko.
Lan bat ez da bukatzen bezeroak erabiltzeko moduan egon arte.