Logo euskera

Kudeaketa-politika

Gráficas Alzate Norte, SMU, bezeroekin duen konpromisoaz jakitun, kalitatea eta ingurumen-kalitatea kudeatzeko sistema bat ezarri du bere erakundean, oinarrituta dagoena UNE-EN-IS09001:2015 eta UNE-EN-15014001:2015 arauetan zehazten diren ereduetan.

MISIOA & IKUSPEGIA
Gure helburua pertsonengan oinarritutako proiektu bat izatea da eta pertsonek, taldean lan eginda, Gráficas Alzate Norte, SMU erakundea indartzea. Horrela, gure bezeroei erantzun eraginkor eta efizienteak emango dizkiegu eskaintzen ditugun inprimatze-zerbitzuetan, haien jarduna sendotzen lagunduz.
Gure helburua jokabide onak eragingo dituen multzo batean oinarritzen da. Era horretan, erakundea osatzen duen ekipo osoaren garapen pertsonala ahalbidetuko da, inprimatze-produktuen kalitatea eta ingurumena errespetatuko dela bermatuta; aldi berean, ingurumena iraunkorra izaten, zaintzen eta babesten lagunduko dugu.

BALIO KOMUNAK
• Konpromisoa; kalitatearen kudeaketa sistemaren eraginkortasuna bete eta mantentzea
• Bezeroa gogobetetzeak gure etorkizuna bermatzen du. Hortaz, lehentasunetan garrantzitsuena izan behar du guretzat. Ziurtatzea paperean edo paperaren beste deribatu batzuetan egiten den inprimatze-jarduerak betetzen dituela legezko eta erregelamenduzko baldintza guztiak, produktuaren kalitateak, ingurumen-kalitateak eta alderdiek eskatzen dituztenak.
• Langileen gogobetetzea eta errealizazioa lortzea, eta giza baliabideak erakundearen indargunea izan daitezen.
• Beti konpetentzia profesional handiena lortzea. Eraginkortasuna eta efizientzia bilatzea.
• Beharrezko baliabideak izatea bezeroekin adostutako kalitate-maila lortzeko.
• Langile guztiak prestatu, inplikatu eta motibatzea definitutako xedeak betetze aldera, eta langileen parte-hartzea bultzatzea.
• Komunikazioari eta informazioari irekita egotea. Ezagutzak eskuratu eta partekatzea.
• Bezeroak, laguntzaileak, lankideak eta ingurune soziala errespetatzea.
• Akatsak prebenitzeko jarduketak egitea eta, horretarako, lortutako emaitza bezeroek eskatutakora egokitzen dela ziurtatzea.
• Barne- eta kanpo-testuinguruak era antolatuan aztertzea, bai gure erakundean, bai nahastutako alderdietan.
• Erantzukizunak gain hartzea eta gure ekintzen ondorioak onartzea.
• Gure jardunetik eratortzen diren arriskuak kudeatzea, hau da: Kalitatea kudeatzeko sistema, jarraitutasun-plana.
• Gure erakundeak ingurumenari buruz dituen printzipio eta konpromisoak, eta gure testuinguruarentzat egokiak direnak. Gure jarduketatik erator daitezkeen ingurumen-kalteak ahalik eta gehien prebenitu eta murriztea. Kalitatezko produktu ekologikoak eskaintzea. Ekologikoki eraginkorrak diren prozesu eta produktuak aztertu eta aplikatzea. Gure jarduerari aplikatzen zaizkion ingurumenari buruzko legeak betetzea. Zuzendaritzak ingurumenari buruzko politika, haren xedeak eta funtzionalitatea erregulartasunez kontrolatzea. Gure langile guztiak informatu, prestatu eta sentsibilizatzea haien lanpostuarekin zerikusia duten ingurumenari buruzko alderdiei buruz.
• Beharrezkoak diren eta egin daitezkeen jarduketa zuzentzaileak egitea.

KALITATEAREKIN ETA INGURUMENAREKIN LOTUTAKO XEDEAK
Kalitatea eta ingurumenaren kalitatearen kudeaketa integratuaren sistema, horrela ulertuta, langile guztien zeregina da, eta zuzendaritza eta buruak ahalegin horren arduradun izango dira, Hau da, langileek lan egiteko ematen zaizkien jarraibide guztiak beteko dituzte, eta zuzendaritzak egin daitezkeen hobekuntza guztiak egingo ditu lanpostuak gero eta eraginkorragoak eta seguruagoak izan daitezen .
• Urtean behin kalitatearekin eta ingurumenarekin lotutako xedeak eta helburuak ezarri eta berrikustea.
Kalitatea eta ingurumenaren kalitatearen kudeaketa integratuaren sistema aldian behin berrikusi eta ikuskatzea eta, aldi berean, garapena eta kudeaketa (jarduna) hobetzeko programak ezartzea.

BARNE-KOMUNIKAZIOA
Jakitera eman eta ulertzea langile guztien motibazio eta integrazioaren oinarria da, lanean daudenena zein lanean hasiko direnena. Azken horiei kudeaketa integratuaren sistemari buruzko prestakuntza emango zaie.
BERRIKUSTEA
Zuzendaritzak berrikuspenak egiten ditu, kalitateari eta ingurumen-kalitateari buruzko politika berrikusi eta, beharrezkoa bada, eguneratzeko, eraginkorra izan dadin eta aldi oro egokia.

Stua.: Alzate, Igor
Zuzendari kudeatzailea