Logo euskera

Pribatutasun-politika

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak xedatutakoarekin bat, erabiltzaileei jakinarazten zaie eurek egindako kontsulta eta informazio-eskaerei erantzuteko erabiliko direla webguneko posta elektronikoaren bidez eman dituzten datuak. Hori eginda, ezabatu egingo dira datu horiek.

Erabiltzailearentzat interesgarriak izan daitezken produktu, jarduera eta zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzeko ere erabil genitzake datuak, baldin eta horretarako baimena eman badigu.

Datuak ez zaizkie lagako hirugarren enpresei, ezta hirugarren herrialdeei transferitu ere. Erabiltzailea webguneko harremanetarako datuen bidez jartzen bada harremanetan gurekin, pribatutasun-politika hau onartuko du; hartara, baimena ematen du bere datuak adierazitako baldintzetan tratatzeko, eta politika hori izango da tratamendurako oinarri juridikoa.

GRAFICAS ALZATE NORTE, S.L.U. (legezko ohar honen hasieran daude sozietatearen identifikazio-datuak) izango da webgunearen bidez eta enpresan dauden bestelako formulario-moten bidez (pertsonala kontratatu edo hautatzeko formularioak eta zerbitzu bat saldu edo emateko datuak) lortutako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.

Erabiltzaileek datuak eskuratu, eraman, aldatu edo kentzeko eskubidea izango dute, baita haien tratamendua mugatu eta haren aurka egiteko ere; horretarako, eskaera eta identifikazioa (NAN/Pasaportea) bidali beharko dizkiote tratamenduaren arduradunari, helbide honetara: alzate@alzate.es. Halaber, erabiltzaileak ulertzen badu bere eskubideak urratu direla, tratamenduaren arduradunari zuzendu ahalko zaio Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan erreklamazioa aurkeztu aurretik.

Erantzukizuna

GRAFICAS ALZATE NORTE, S.L.U. ez da inoiz ere izango webguneak erabiltzaileei eragin liezazkiekeen edozein izaeratako kalte eta galeren erantzule, hala nola edukietako errore edo ez-egiteena, webgunearen erabilgarritasun-ezarena edo birusen edo programa maltzurren transmisioarena, haiek guztiak ekiditeko behar diren neurri teknologiko guztiak hartu baziren ere.